
Herritarrak txakolin egunean, artxiboko irudian
Natxituko jai batzordeak antolatuta, 11:45ean hasi eta 14:30ak arte, bertako txakolina dastatzeko eta erosteko aukera izango dute Natxituko Bolatokira doazenek. Txakolinagaz batera, bakailaoa ere izango da, mokadua hartzeko.
12:30etik aurrera, gainera, Elantxobeko trikitilariek girotuko dute Bolatoki ingurua, eta 13:30ean kantuan hasiko dira Onintza Enbeita eta Beñat Ugartetxea bertsolariak.