Mutrikuko XV. Ikurrina lehiatuko dute 14 traineruk domekan
Emakumeen Gipuzkoako VI. Ligako lehen jardunaldia ere jokatuko da Mutrikuko uretan. Emakumeen sei traineruk hartuko dute parte erlojuaren kontrakoanHogei traineruk hartuko dute parte domekan lehiatuko diren Mutrikuko XVI. Ikurrina traineru estropadan e...
Emakumeen Gipuzkoako VI. Ligako lehen jardunaldia ere jokatuko da Mutrikuko uretan. Emakumeen sei traineruk hartuko dute parte erlojuaren kontrakoan
Hogei traineruk hartuko dute parte domekan lehiatuko diren Mutrikuko XVI. Ikurrina traineru estropadan eta Gipuzkoako Emakumeen VI. Ligan. Emakumezkoen sei traineruk eta gizonezkoen hamalauk egingo dute arraunean, 11:00etan hasiko diren neurketetan.Erlojuaren kontrakoa lehiatuko dute, hasteko, neskek. Donostiak, Hernanik, Oiartzunek, Zarautz-Getariak. Hibaikak eta Oriok egingo dute arraunean.
Emakumezkoen erlojuaren kontrakoa amaitutakoan hasiko dira gizonezkoen txandak. Getxok, Hibaikak, Arkotek, Oriok, Santurtzik, Zarautzek, Donostiarrak eta Ondarroak egingo dute proba.
Erlojuz kontrakoak amaituta, gizonezkoen tandak hasiko dira. Hiru traineruko bi tanda egingo dituzte. Lehenengo tandan Getariak, Isuntzak eta Zumaiak egingo dute arraun. Bigarren tandan, berriz, Hondarribia, San Juan eta San Pedro ariko dira.