
Ikastetxeetako eta udaleko ordezkariak udal foroa egin ostean
Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin dute gaur goizean Bermeon. San Frantzisko herri ikastetxeko, Sagrado Corazon ikastetxeko eta Eleizalde ikastolako ikasleak batu dira goizeon Bermeoko alkate Idurre Bidegurenegaz eta Ingurumen zinegotzi Irune Ormaetxegaz. Aktibatu + elektrizitatea eta gasa aurrezteko kanpaina landu dute batik bat ikastetxeetan aurten, eta horren berri eman diete udaleko ordezkariei. Hala ere, aurreko urteetan ikastetxeetan jarritako ortuetan lanean jarraitzen dute ikasleek eta horietan batutako barazkiak jantokietan jaten dituztela azaldu dute. Urtean zehar, bestalde, olioa eta beira birziklatzeari buruzko tailerretan ere parte hartu dutela azaldu diote alkateari. Horrez gain, itsasoko eta erreketako ura aztertzen ibili dira, eta Zipristinekin batera uraren kontsumo arduratsuari buruzko kanpainan ere parte hartu dute, beste hainbat jardueren artean.
Datorren ikasturtera begira, Aktibatu + programarekin jarraitzeko asmoa agertu dute ikasleek, orain arte egindakoa finkatu gura dutelako. Gainera, neurketak egiten jarraituko dituztela diote “energia kontsumoa murrizten den ikusteko”. Era berean, Eskualde mailan
Etorkizuneko Urdaibai. Hondakinak gaia landuko dutela azaldu dute.