
Astra
Astrarako bi langile kontratatzea erabaki du Koordinadorak, batzar irekian. Lan deialdia zabaldu dute, eta hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartu beharko dute. Bi langile horien aukeraketa prozesuan noizbait Astra Koordinadoran parte hartu duen edonor egon daitekeela azaldu dute.
Lan erdiko kontratua izango da, eta besteak beste, Astra proiektua ondo ezagutzea eta proiektua barneratuta izatea eskatzen dute. Lan deialdian izena emateko mezu bat bidali behar da info@astragernika.net helbidera, ekainaren 20a baino lehen. Izen-abizenak, telefonoa eta intereseko lanpostua zehaztu beharko dira. Informazio gehiago gura duenak:
www.astragernika.net