Antzerkia eta musika, gaur, Trinkete Antitxokoan
Bakarrizketa eta musika emanaldia izango dira, 21:30etik aurrera
J.B. Pedradasen No estoy para nadie obra izango da ikusgai gaur, Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoan. Bakarrizketan dator Barandiaran lan horrekin, eta Trinketeko ikusleen aurrean ariko da iluntzean.
Ostean, Sidneytik (Australia) heldutako Jo Meares bakarlariaren eta bere bandaren doinuek hartuko dute aretoa. Bere azken diskoan (King of the Crystal Mountain) bildutako abestiak ekarriko dituzte.
Mearesen emanadia amaituta, Dj.ru-k jarriko du musika Trinketen.