
Urdaibaiko txakolina, azoka berezian
Zapatu honetan egingo dute 2015eko lehen azoka berezia, eta Urdaibaiko txakolina izango da oraingoan jendaurrean aurkeztuko duten produktua. Hain zuzen, eskualdeko bost txakolingileren ardoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek, merkatu plazan. 09:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:30ean zarratu.
Txakolinarekin batera, eskualdeko gazta izango da protagonista bihar. Beraz, bisitariek gazta pintxoak eta txakolina dastatzeko aukera izango dute.
Horiekin batera, nekazariek, artisaue, ogigile, eztigile, gozogile eta beste zenbaitzuk ere beraien produktuak ipiniko dituzte salgai.