
Manifestazioa deitu du Sarek
Dispertsinoaren amaiera exijitu du Sarek. Atzo, Gernika-Lumon egindako agerraldian, Espainiako eta Frantziako estatuak legea urratzen dutela salatu zuten, presoek bere kondena etxetik hurbil duten eskubidea aitortzen ez dutelako. “Alderdi politikoek eta zenbait erakundek diseinatu eta martxan jarri zuten mendeku politikak ez du lekurik bakearen eta elkarbizitzaren oinarrietan bere etorkizuna jorratu gura duen gizartean”. Eta alderdi eta erakunde politikoek zein gizarte erakundeek ere hala adierazi dutela esan zuen Sarek.
Gaur egun Busturialdeko presoak, batezbeste, 725 kilometrora daude, eta beraien senideek 10.000 kilometro egiten dituzte astero. Hori dela eta, dispertsioagaz amaitzeko aldarria egitera deitu dituzte Busturialdeko herritarrak, eta ekainaren 27an Gernika-Lumon egingo duten manifestazioan parte hartzera.
Sarek prestatutako bideoa
hemen ikusgai.
Atxikimenduak:
Jesus Ziluaga (Ibarrangeluko alkatea)
Francisco Javier Ordanza (Muruetako alkatea)
Begoña Landa (Eh Bilduko Gernikako zerrendaburua)
Juan Carlos Goienetxe (Bermeoko alkate ohia)
Onintza Enbeita (Amaiurko diputatua)
Iratxe Arriola (Eako alkatea)
Gaizka Insunza (Audienceko abeslaria)
Denis Azkarate (Marijesietako bakarlaria)
Edorta Jimenez (idazlea)
Nere Urrestarazu (ELAko kidea)
Aitziber Barandika (LABeko kidea)
Izaskun Urionabarrenetxea (senidea)
Fernando Abaunza (senidea)
Nora Zabala (irakaslea)
Petxo Idoiaga (unibertsitateko irakaslea)
Laura Etxabe (irakaslea)