
Zapatuko Gernika eta Mercadalen arteko partidako une bat.
18:30etatik aurrera lehiatuko dira bi taldeak. Bigarren B mailara igotzeko bidean, bigarren kanporaketa joaneko partida izango da zapatukoa. Bueltakoa, berriz, datorren astean jokatuko dute Urbietan.
Etzi Jerez de los Caballerosen, (Badajoz, Extremadura, Espainia) Manuel Calzado Galvan futbol zelaian, 18:30ean hasiko da neurketa. Gainera, hango telebista autonomikoak zuzenean emango du.
Taldea bihar eguerdian irtengo da harantza; hegazkinez Sevillara (Andaluzia, Espainia) joan, eta handik autobusez abiatuko dira Badajozera. Hala, Jerez de los Caballerosetik hurbil dagoen futbol zelai batean egingo dute bihar arratsaldean entrenamendua.
Jabi Luaces entrenatzaileak esan duenez, “berme onekin goaz, psikologikoki gogor dago taldea”. Bigarren kanporaketa hau, aurrekoa baino “lasaiago” hartu dutela uste du, eta aurrekoan moduan, irabazteko borrokatuko dutela. “Aurreko kanporaketan moral aldetik ondo egon bagina, oraingoan indartsuago gaude”, zehaztu du.
Gainera, aurreko kanporaketan pare bat jokalarik arazoak izan zituzten, eta orain talde osoa ehuneko ehunean jokatzeko prest dagoela azaldu du entrenatzaileak: “jokalari denak daude ondo, eta alde horretatik pozik nago”.