Erabakitzeko eskubidearen alde, Joste Eguna egingo dute Ean
Arratsaldean emango diote hasiera egunari, etzi, kalejiragaz. Aurkezpena frontoian egingo dute; ostean, jositako oihalekin katea egingo duteEuskal Herriko beste hainbat herritan egin izan duten legez, Joste Eguna egingo dute Ean ere. Erabakitzeko eskub...
Arratsaldean emango diote hasiera egunari, etzi, kalejiragaz. Aurkezpena frontoian egingo dute; ostean, jositako oihalekin katea egingo dute
Euskal Herriko beste hainbat herritan egin izan duten legez, Joste Eguna egingo dute Ean ere. Erabakitzeko eskubidearen alde, zapatu arratsaldetik gauera arteko egiataraua prestatu du Bedarona, Ea eta Natxituko Gure Esku Dago ekimenak.18:00etan hasita, elkarretaratzea egingo dute lehenengo, plazan. Ostean, kalejiran batuko dira herritarrak. Pilotalekuraino joango dira, han egingo baitute Joste Egunaren aurkezpen ekitaldia. Ostean, dantza saioagaz gozatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnak, Ezkaixe taldearen eskutik.
19:00etan umeen saioa izango da, eta Naroa Gainzaren kantaldia ondoren. Eta, herriz herri egin legez, eatarrek ere beraiek jositako oihalak atera eta denekin kate bat egingo dute. Hori 19:45ean izango dela azaldu dute herri ekimenaren bultzatzaileek.
Sardina janagaz eta Jostunak film luzearen proiekzioagaz emango diote amaiera Joste Egunari.
Ekainaren 21ean, oihalak bildu eta hautestontzi erraldoiak eraikitzeko deia egin du ekimenak. Bizkai mailako ekitaldia Bilbon egingo dute.