
Jakoba Errekondoren liburua
Datorren astelehenean, azoka egunean,
Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz izeneko liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, Gernika-Lumon. Merkatu plazan egingo du aurkezpena, 12:00etan. Argia aldizkariaren eskutik argitaratu du Errekondok bere azken lana, eta Donostiako Udalaren, Ekogunea Kutxa Fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gureak Taldearen babesa jaso du.
Aurkezpenaren aurretik, 11:15ak aldera, trikitilariek girotuko dute ingurua, eta pintxoak banatuko dituzte, sagardoa eta txakolinarekin batera.
Aurkezpenaren ostean, solasean aritzeko tartea izango da, Errekondorekin eta Remenetxe jatetxeko sumilier Jon Andoni Rementeriarekin.
Gida ezin hobea
Argitaratu berri duen liburua «nahitaezkoa» zela dio egileak, «baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako». Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua dela azaldu du; eta baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea dela.
Liburuaren editore den Argia aldizkariak azaldu legez, eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen duten Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Argiako orrialdeetan, astero-astero, dibulgazio lana egiten hogei urte darama