
Bermeoko udal liburutegiak antolatzen duen lehiaketaren sari banaketa ekitaldia 19:00etan izango da Nestor Basterretxea aretoan.
Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, hau da, 9 urtetik 18 urtera bitarteko ume eta gazteak. Hala, sariak ere kategorietan banatzen dituzte, sei dira, hain zuzen ere: LH 2. zikloa, LH 3. zikloa, DBH 1. zikloa, DBH 2. zikloa eta Batxilergoa. Jakinarazi dutenez, kategoria bakoitzeko irabazle bat egongo da eta liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeko bat eta diploma bat jasoko du irabazle bakoitzak.
Bigarren sailkatuak ere izango dira kategoria bakoitzean. Horiek, liburuak eta diploma jasoko dituzte. Hala ere, azaldu dutenez, parte hartzaile guztiek jasoko dute diploma bana.
Bestalde, iazko irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka ere bananduko zaie ikastetxe guztietako umeei. Sari banaketa ekitaldia “polita” izango dela diote. Itziar Ituño ipuin kontalaria eta aktorea izango da ekitaldia aurkeztuko duena.