
Gurpegiri omenaldia egin zioten iaz
Laugarren urtez egingo dute ospakizuna Gernika-Lumon, eta, iaz legez, bariku-zapaturako egitaraua prestatu dute Athletic zaleek. Ospa tabernan egingo dute jaia barikuan. Sorpresa piratak izango dira, eta 21:00etatik aurrera kontzertuak ere bai.
Egunik handiena, baina, zapatukoa izaten dute piratek, eta aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan sartuko dira festa giroan, txupina bota ostean. Gero, kalejira egingo dute, Aldats elektrotxarangak lagunduta. 13:30ean, herri kirolak izango dira Pasealekuan, eta leku berean egingo dute herri bazkaria, 15:00etan. Paella erraldoia prestatuko dutela jakinarazi dute piratek.
17:30ean, Atlheticeko jokalarien kamisetak zotz egingo dituzte, eta ostean, 18:00ak aldera, poteoan joango dira, elektrotxarangarekin batera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, poteoari Astrako parkinean emango diote amaiera. Izan ere, Rock & Rally festibala egingo dute zapatuan han, Iparragirre Rock Elkarteak antolatuta. 17:00etan hasita, Blaster M, Backbone, Aberri Txarrak, Etsaiak, S.A. eta Porco Bravo taldeek joko dute aurtengo Rock & Rallyan.