
Joseneako negutegiak
Produktu kosmetikoak zein bestelako produktu ekologikoei buruz ariko da Belen Gay eguenean, Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Josenea elkarteak lantzen dituen produktuak izango dira aurkeztuko dituztenak. Autoekoizpena oinarri, produktu ekologikoak ekoitzen dituzte Josenean. Horiek dira Astran aurkeztuko dituztenak, eta probatzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek.
Aurkezpena 18:00etan hasiko da.