
Iaz aurkeztu zituzten kartelak
Andra Mari eta San Roke jaietarako kartela aukeratzeko asmoz, lehiaketa publikoa deitu du Gernika-Lumoko Udalak. Edonork parte har dezake, eta materialak, koloreak eta teknikak ere aukera librekoak dira. Hala ere, derrigorrezkoa izango da neurria 65×45 izatea (formatu bertikalean) eta kartelean honako testu hau agertzea:
Gernikako Jaiak 2015. Abuztuak 14-18.
Lanok euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira, eta saritutako kartela udalaren jabegopean geratuko dela jakinarazi dute. Irabazleak, 400 euroko diru saria eskuratuko du.
Kartelak aurkezteko azken eguna ekainaren 24a izango da; eta udaletxean bertan aurkeztu beharko dira.
Lehiaketara aurkezten dituzten lanak ikusgai ipiniko dituzte Gernika-Lumoko Kultur Etxean, ekainaren 24tik uztailaren 6ra izango dira ikusgai.