
Iazko herri-bazkaria.
Etzi, Gorpuzti egunean, eguerdian elkartuko dira San Andres elizan meza entzuteko, eta amaitzean, eleizaldeko tabernetean zehar trikitixa doinuekin jan-edanean ibiliko dira.
Hala ere, biharamun iluntzean emango diete jaiei hasiera ofiziala txupinazoagaz. Ostean, udalerriko trikitixa eskolako gazteen emanaldia eskainiko dute, eta bertso-txikiteoa egingo dute Ander Elortegi eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Hala, gaua borobiltzeko eta etxera joan aurretik, Kuklux txarangaren doinuekin gorputzak mugituko dituzte.
Halaber, jaien lehenengo asteburu honetan, herritarrek askotariko eskaintza izango dute: kalejira, herri-bazkaria, erromeria, kontzertuak, dantza, umeentzako ekintzak…
Hurrengo astean ere zapaturako eta domerako plana badute Ibarrangelun. Zapatuan, hilak 13, paella txapelketaren inguruan elkartuko dira familia edota lagun artean koadrillan. Gero arratsaldean, esku pilota eta pala partidak eta Inaxio Perurena harri jasotzailearen erakustaldia egingo dituzte.
Biharamunean, ostera, urteko mendi martxa egingo dute udalerriko auzoetatik barrena.
Egitaraua:
12:00: Meza Santua San Andres elizan.
12:30: Trikitixa Eleizalden tabernarik-taberna.
20:00: Txupinazoa. Ondoren, Ibarrangeluko trikitixa eskolako gazteek ordu erdiko emanaldia eskainiko dute.
20:30: Bertso txikiteoa Eleizaldeko tabernetatik Ander Elortegi eta Onintza Enbeita bertsolariekin.
23:00: Kuklux txaranga Eleizalden.
12:30: Kalejira Ondalan erraldoiekin, buruhandien konpartsarekin, txistulariekin eta gaiteroekin.
15:00: Herri-bazkaria pilotalekuan. Ahal duenak baserritarrez jantzita joateko eskatu dute.
16:30-19:30: Erromeria Obieta eta Esteibarrekin.
22:30: Kontzertuak: Loonvagos eta The Uski’s. Ostean, erromeria Trikizio taldearen eskutik.
10:00: Diana herriko txistulariekaz.
11:00: Meza nagusia.
11:45: Lorea dantza taldearen saioa.
17:00: Umeentzako puzgarriak eta tranpolin
bungee.
12:00: Paella txapelketaren izen-emotea Eleizalden.
14:00: Paellen aurkezpena. Ostean, gaiteroak.
17:00: Esku pilota eta pala partidak pilotalekuan. Ibarrangeluko, Elantxobeko, Eako eta Gautegiz-Arteagako umeen partidak.
19:30: Inaxio Perurena harri jasotzailearen erakustaldia.
21:00: Eleizaldetik txaranga ibiliko da gaua alaitzen.
08:00: Mendi-martxaren hasiera Eleizalden.
Gauean: Gailur eta Joxpa taldeen emanaldiak.
Gauean: Kontzertuak:
Skakettan, Governors eta Morphinapous. Ostean, Urrats taldeagaz erromeria.