
Urretxindorra herri-eskolako oordezkariak Urkullu lehendakariagaz
Muxikako Urretxindorra herri-eskolak, eskola jasangarri gisa ziurtatzen duen ziurtagiria berritu du gaur Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso dute ziurtagiria. Gaur Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egindako ekitaldian, Eskolako Agenda 21 programari atxikitutako 22 ikastetxek jaso dute eskola jasangarriaren ziurtagiria.
Bestalde, Confint proiektuan parte hartzen ari diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen ordezkaritza bat ere izan da gaur Madariaga Dorretxean. Gobernu Kontseiluaren ostean bildu dira Urkullu lehendakariagaz eta proiektuaren nondik norakoak azaldu ostean, eskaerekin eta konpromisoekin betetako gutuna eman diote.

Confint proiektuko eta Jaurlaritzako ordezkariak