
Harri zulatzaile txapelketa egingo dute zapatuan.
Ostean, buruhandiak, Imanol Ituriño magoaren emanaldia eta sarteneko jana egingo dituzte. Hala, gaua trikitixa doinuekin amaituko dute, Xabi eta Joseba trikitilarien eskutik.
Biharamunean, berriz, goizetik gauerarte adin guztientzako eskaintza egongo da. Goizean, esaterako, harri zulatzaile txapelketan lehiatuko dira eta Piratak herri kirol taldeak erakustaldia egingo du.
Herri-bazkariaren ostean, mus eta briska txapelketak eta umeentzako ekintzak egingo dituzte. Halaber, arratsalderako oilo kakatiaren jokoa prestatu dute, eta eguna dantzan eta kantuan amaitzeko, gauean Unsain taldearen erromeria izango da. Gainera, atsedenaldian, Arratzuko dantza taldeak saioa egingo du.
Bestalde, domeka eguerdian, meza nagusiaren ostean, pilota partida jokatuko dute Etxebarria-Etxebarria eta Elordi-Urizar bikoteek.
Hala, martitzenean meza santuagaz eta herri-bazkariagaz amaituko aurtengo dituzte Maietz Pazko jaiak.
Egitaraua:
19:30: Txupinazoa eta buruhandiak.
20:30: Imanol Ituriño magoa.
21:30: Sarteneko jana.
22:00: Xabi eta Joseba trikitilariak.
11:00: Harri zulatzaile txapelketa eta Piratak Herri Kirol taldea.
15:00: Herri bazkaria. Ondoren briska eta mus txapelketak.
15:30-18:30: Umeen parketa Ehunzangoren eskutik.
18:30: Umeentzat txokolatada eta disko-festa eskolan.
19:30: Oilo kakatiaren jokoa. Sariak: Arratzuko tabernak emandako afaria, opari sorpresa eta itsaski otzara.
21:30: Erromeria Unsain taldeagaz. Atsedenaldian Arratzuko dantza taldea.
12:30: Meza nagusia.
13:30: Pilota partida: Etxebarria-Etxebarria / Elordi-Urizar
12:00: Meza santua.
14:00: Bazkaria Herriko tabernan.