Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20 ikastetxetako 82 ikaslek parte hartu dute Madariaga Dorretxeko Euskal Confint-ean. Sagrado Corazon ikastetxea eta Sukarrietako Ingurumen Hezkuntzakoak egon ziren.
Beste urte batez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 20 ikastetxetako 82 ikasle batu ziren eguaztenean Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroan-Madariaga Dorretxean egin zuten Euskal Confintean (Nazioarteko Gazteen Konferentzia). Busturialdeko ordezkariak ere egon ziren, Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxea eta Sukarrietako Ingurumen Hezkuntzako Zentrokoak, hain zuzen ere.
Confint prozesua planetak jasaten duen ingurune krisiaren aurkako gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesu bat da. Hala, Eskola Jasanga- rria ziurtagiria (IRAES21) duten EAEko hainbat ikastetxek Nazioarteko Gazteen Konferentzia prestatzen jardun dute ikasturtean zehar. Landutako guztia, gainontzeko eskolekin elkatrukatzeko hitzordua izan zuten eguaztenean Madariaga Dorretxean. Helburua planeta zaintzeko gazte sare bat bultzatzea da.
Egun guztiko hitzordua
Europako Confintaren aurkezpena egiten hasi zuten eguna eta ikastetxe bakoitzak bere lana aurkeztu zuen ondoren. Aurkezpenen ostean, taldeetan bildu ziren ikusitakoari buruz hausnartzeko eta guztien artean hainbat ideia eta ondorio garatzeko. Tailerretan bilduta, hainbat gauza egin zituzten: murala, bertsoak, antzerkia, abesti bat eta bai eta koreografia bat ere, egunaren amaieran guztiek dantzatu zutena. Tarte batean, gainera, Sukarrietako Ingurumen Hezkuntzako Zentrokoek asteon garatu dituzten proiektuen berri eman zuten. Ikastetxe bakoitzarentzako zuhaixka bat ere eraman zuten.
Ikasleek batuta hartutako erabakiekaz idatzitako gutun bat ere irakurri zuten, zenbait eskaera eginez. IRAESen parte hatzea astun egiten zaiela eta, joku dinamikoagoen bidez lantzea eskatzen dute. Era berean, lantzen dituzten gaiak behin eta berriz errepikatzen direla uste dute, hortaz, arazo berriak jorratzea prosatzen dute. Kartelekaz jendea «nekatuta» dagoela eta ekintza deberdinen bitartez gaiak jorratu beharko lituzketela diote.
Ikasleak eurak ere, zenbait konpromiso hartu dituzte gutunean. Esaterako, urtean behin inguruko mendiak eta ibaiak garbitzeko irteera egitera konprometitzen dira, gazte eta helduak ingurumenak dituen arazoetaz kontzientziatuko dituzte, ohitura ekologikoa zabalduz, eta hirugarrenik, umeeri ingurumena zer den eta zein arazo sortzen diren azaltzeko konpromisoa ere hartu dute.
Ikasleek gutunari «kasu egin eta zakarrontzira ez botatzeko» eskaera egin zuten. Hala, datorren astean Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira Iñigo Urkullu lehendakariak Madariaga Dorretxera egingo duen bisitan eskura emateko aukera izango dutela esan zien.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.