Etxeko zaintzaileak prestakuntza hartzen ari dira Bermeon
Bizitzen Fundazioa Bermeon mendekotasuna duten pertsonak etxean zaintzen dituztenentzako prestakuntza ikastaro bat eskaintzen ari da, Bermeoko Gizarte Ongizateko Udal Patronatuaren eta Hobetuzen laguntzagaz.Ikastaroaren izenburua Mendekotasuna duten pe...
Ikastaroaren izenburua Mendekotasuna duten pertsonen zaintza da, eta ekainaren 25era bitartean eskainiko da. Guztira, bi orduko zortzi saio ditu ikastaroak, eta dagoeneko martxan dago. Jakinarazi dutenez, hamabi lagun ari dira aipatu ikastaroan parte hartzen.
Oinarrizko estrategiak
Gizarte Ongizate Udal Patronatuak azaldutakoaren arabera, «mendekotasuna duten pertsonak zaintzea gogorra da, eta ikastaro horregaz zaintzaileei oinarrizko estrategia batzuen berri eman gura zaie lan hori erraztu asmoz».
Zaintzaileek arrisku egoerak identifikatzen eta horietan nola jokatu, mendekotasuna duten pertsonen etxebizitzak zelan egokitu eta mugitzeko teknika berriak erakutsiko dizkiete ikastaroan. Ildo berean, parte hartzaileek egun dauden baliabideei buruzko informazioa eta mendekotasuna duten pertsonen eskubideen berri edukiko dute.