Bihar amaituko da ipuin topaketara lanak aurkezteko epea
Bihar 19:00ak arte jasoko dituzte Aulestiko ipuin topaketarako lanak. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik 18 urtera arteko aulestiarrek hartu dezakete parte topaketan.Aurkezterakoan izen-abizenak, maila eta adina jarri behar dira, ipuinean zein marraz...
Aurkezterakoan izen-abizenak, maila eta adina jarri behar dira, ipuinean zein marrazkietan. Izan ere, ipuinak dauden bezala inprimatuko dituzte zuzentzeko (zuzenketak eginda egon behar dute), eta izenik gabeko ipuinak ez dituzte inprimatuko. Era berean, epez kanpo aurkeztutako ipuinak eta marrazkiak ez dituzte onartuko.
Udalerriko eskolako ikasleak ez direnek lanak emailez bidali behar dituzte helbide honetara: urzabalgurel@gmail.com. Aulestiko eskolakoek, ostera, irakasleei eman, eta horiek gordeko dituzte lanak.
Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako umeek boligrafo edo errotulagailu beltzagaz idatzi behar dituzte ipuinak, eskolan banatu zaien txantiloi berezi batean. Gainera, nahi duenak txantiloi horretan marrazki bat jartzeko aukera dauka.
Beste alde batetik, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera, ordenagailuz idatzitako lanak aurkeztu behar dituzte.
Urtero legez, San Joan eguneko mezaren ostean banatuko dituzte sariak. Hain zuzen ere, topaketaren parte hartzaile guztiek jasoko dute sari eta agiri bana.