2013an askatutako arrano arrantzaleetatik lehena Urdaibaira bueltatu da
Joan den astean bueltatu zen biosfera erreserbara. Urdaibain askatzen dituztenen artean, asko hil egiten direla azaldu dute adituek. Arranoaren buelta «garrantzitsua» dela dio aldundiakArrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren baitan askatu zit...
Joan den astean bueltatu zen biosfera erreserbara. Urdaibain askatzen dituztenen artean, asko hil egiten direla azaldu dute adituek. Arranoaren buelta «garrantzitsua» dela dio aldundiak
Arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren baitan askatu zituzten hegaztietako bat Urdaibaira bueltatu da. Proiektua hasi zutenetik etxera bueltatu den lehenengoa dela zehaztu dute Aranzadi zientzia elkarteko kideek. Joan den astean heldu zen Urdaibaiko biosfera erreserbara.Espezie hori berreskuratzeko asmoz, dozena bat kume ekartzen dituzte Eskoziatik Urdaibaira, eta, bertan euren garapena habia artifizialetan amaitu eta gero, askatu egiten dituzte. Orain Urdaibaira bueltatu dena 2013an askatu zutela baieztatu ahal izan dute lan horretan ari diren zientzialariek.
Hilkortasun tasa handia
Askatu ostean, arrano gazteak independizatu egiten dira, eta Afrika subsahariarrera jo ohi dute. Han, ondoz ondoko bi negu igarotzen dituzte. Hilkortasun tasa, baina, oso altua da lehenengo bi urte horietan, %80 ingurukoa.
Horren arrazoiak neguak gordetzen dituen arriskuak eta migrazioa bera dira, batez ere. Hori horrela izanik, hainbat arrano hil egin direla zehaztu dute, bai elektrokuzio edota aerosorgailuen ondorioz, bai eta sare eta aparailuetan harrapatuta geratu izan direlako. Dena den, Urdaibai euren jaioterri moduan hartzen dutela diote adituek, eta, bizirauten dutenek etxera bueltatzeko joera daukatela. Joan den astean heldu zen arrano arrantzalearen buelta ere «garrantzitsua» dela azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak.