Don Tello kaleko etxe komunitate bat gara
Don Tello kaleko etxe komunitate bat gara. Gure logelek trenbidera ematen dute, eta trenaren zaratak, pasatzerakoan, laguntzen du gure loa. Baina 2012tik, Eusko Trenbide Sareak (Eusko trenbidearen obren enpresa arduradunak) Gernikako tren geltokia auke...
Makinaria hori, bertan egoten da martxan gaueko 22:30etik 00:30ak arte; bertatik abiatzen da obretan dauden lekuetara joateko; eta bertara itzultzen da goizaldeko 04:30ak aldera, orduan ere, beste ordu erdiko zarata ikaragarria eginez. Maiz, zarata gau osoan zehar eta etengabekoa izaten da, bertan aritzen baitira zementua egiten edo makinak konpontzen.
Auzoko batzuk Eusko Trenbide Sareak aurrean salatu dugu egoera hau. Eusko Trenbide Sarearen erantzuna beti izan da legeak ematen diela obrak egiteko eskubidea. Baina Gernikako tren geltokian ez dago obrarik. Obrak baleude denbora zehatz baterako izan beharko lukete, eta Gernikako Udalaren baimena eduki beharko lukete horretarako, eta baimena publikatu auzokoei jakinarazteko. Hemen ez dago obrarik, obrak beste nonbait dira, hemen biltoki tailer «pirata» bat dago gaueko orduetan funtzionatzen duena eta arautegi guztietatik kanpo dagoena.
Hitz egin dugu Foru Aldundiaren Ingurumen teknikariarekin, eta erantzuna beti izan da bera: Udalaren ardura da zarata, eta Udalak du herriko zarata kontrolpean izateko eskumena; hala nola, Udalaren beraren arautegi propioa betearazten edo, ez balego, Eusko Jaurlaritzako arautegia betearazten. Inoiz, obrak direlako araua apurtzen bada, Udalak baimena eman behar du, eta Udalak ezarri behar ditu zaraten limite berriak eta auzokideei jakinarazi horiek.
Auzokoek askotan salatu dugu egoera hau Udalaren aurrean: Udalari orokorrean eta Gorroño alkateari zuzenean, 2012. urtetik zita hiru aldiz eskatu diogu. Baita hainbat idazkietan ere neurriak hartzeko auzokoen deskantsua eta bizi kalitatea bermatzeko eskatu diogu. Antza denez, Udalak informe tekniko bat egin du, baina informe hori ez da Udaletik atera alkatearen sinaduraren zain. Alkatearekin behin eta berriro eskatu dugu zita, eta erantzuna isiltasun administratiboa izan da, hau da, ez da erantzunik egon.
Hiritar batzuen ongizateak, loak, deskantsuak eta osasunak ez al dute merezi Udalaren eta euren alkatearen arreta?