Gernikak galdu egin du Mercadalen kontrako 'playoff'-en joanekoa
Zapatuan Gernikak 1-0 galdu zuen Mercadalen kontrako playoffetako joaneko partida. Hortaz, asteburu honetan, Urbietan erabakiko dute kanporaketa.Gernikak partida irabaztera zihoala argi utzi zuen lehenengo minutuetatik, etxekoak deseroso jokatzera beha...
Gernikak partida irabaztera zihoala argi utzi zuen lehenengo minutuetatik, etxekoak deseroso jokatzera behartuta. Neurketa hasi eta hiru minutura Entziondok eginiko jaurtiketa izan zen gernikarren lehenengo gol aukera garbia. Hala, lehenengo zatian erasoan sendo, eta gol aukerak sortuz jokatu zuen Gernikak. Salutregik eta Cidek, esaterako, gol aukera bana izan zuten. 44. minutuan Entziondok sarturiko gola baliogabetu zuen epaileak, Obietak Sastreri egindako falta baten ondorioz.
Atsedenalditik bueltan, 58. minutuan, Xiscuk egin zuen norgehiagokako gol bakarra. Handik gutxira bigarren gola egiteko aukera izan zuten etxekoek. Gernikarrak ere neurketa berdintzekotan izan ziren, Entziondoren eta Etxaberen gol aukerekin. Azken minuturarte ez zuten amore eman; ondo jokatuta, aurkaria estutzen jakin zuten, baina ahaleginak egin arren, ez zuten berdinketa lortu.