
Argazkilaria: Tour of Norway
Maiatzaren 20an hasi, eta atzo amaitu zuten Noruegako Tourra Jesper Hansen danimarkarrak irabazi du. Haregaz batera, Edward Boasson eta David Lopez txirrindulariek osatu dute
podium-a.
Bilbaok irabazlearengandik bi minutu eta zortzi segundora amaitu du lasterketa. Atzoko azken etapa, berriz, 25. postuan amaitu zuen Caja Ruraleko txirrindulariak, Andres Vangstad lehenengoarengandik hogeita sei segundura.
Bestalde, Bilbaoren taldekide Amets Txurruka nagusitu zen zapatuko etapan, lau ordu, 30 minutu eta hamaika segundoko denboragaz. Atzetik, bi segundoko aldeagaz heldu zen David Lopez, eta Davide Rebellin izan zen hirugarrena. Bilbao, ostera, hamabigarren heldu zen helmugara, Txurrukarengangik hogeita bat segundora.