Guztira, 20 herrietako datuak zenbatuta, 12.055 boto izan dituzte jeltzaleek; EH Bildu izan da bigarren indarra, 9.119 botorekin

Aritz Abaroa, botoa ematen
2015eko hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu zituen emaitzarik onenak. Busturialdeko 20 herrietatik 12tan izan dira nagusi jeltzaleak. Aipagarrienen artean, Gernika-Lumo eta Busturia. Gorroñoren zerrenda independenteak eta EAJk sortutako koalizioak lotrtu zituen atzokoan boto gehien: 4.950. EH Bilduk, berriz, 2.891 boto izan zituen. Hala, Gernika-Lumoko Udalean Euzko Abertzaleen eta EAJren koalizioak 11 zinegotzi izango ditu hurrengo lau urteetan. EH Bilduk 6 zinegotzi izango ditu; beraz, Gorroñoren lan taldeak gehiengoarekin gobernatu ahal izango du.
Bermeon, zazpina zinegotzi eskuratu dituzte EH Bilduk eta jeltzaleek. Hala, herrian sortu berri diren plataformek izango dute giltza aurrerantzean. Bi zinegotzi lostu ditu Guzanek, eta zinegotzi bat Izartuk.
Busturian, BITek (Busturia Independenteen taldea) izan dezake giltza agintea erabakitzeko orduan. Izan ere, EAJk lortu ditu oraingoan EH Bilduk baino boto gehien. 4 zinegotzi daagozkie jeltzaleei, eta 3 EH Bilduri. BITen bi zinegotziek izan dezakete giltza ekainaren 13an, udaletxeak osotuko dituzten egunean.
Elantxobe ere EAJren esku izango da agintaldi berrian. Errigoitin ere aldaketa izan da, eta EH Bildu izango da alkatetzan hurrengo lau urteetan. 4 zinegotzi izango ditu koalizio abertzaleak, etaa 3 EAJk.
Herriz herri, hona hemen
emaitzak.