Begoña Landa, botoa ematen
Eusko Alderdi Jeltzalearen burua, eta Euzko Abertzaleak-EAJ koalizioaren zerrendan bigarren den Maria Uribe izan da, hiruren artean, lehena botoa ematen. Elai-Alai aretoko mahaian eman du, 11:00etan. Urduri dagoela aitortu du EAJren hautagaiak, eta emaitzak bere koalizioaren aldekoak izatea espero duela, “egoerari buelta eman ahal izateko”. PSOEk zinegotzirik lortzen duen ere ikusteko dagoela esan du Uribek.
Maria Uribe, botoa ematen
Bere koalizioko zerrendaburu Jose Mari Gorroñok (Euzko Abertzaleak), bestalde, egun hau lasai bizi duela esan du. “Aurretik azaldu izan ditugu gure planteamenduak zeintzuk diren, eta herriak ezagutzen ditu. beraz, emaitza izan dadila herriak aukeratzen duena”.
EH Bilduren zerrendaburu Begoña Landak, bere aldetik, lasaitasuna agertu du. “Kanpainan lan oso ona egin dugula deritzot, eta gernikarrek esango dute zer nahi duen”. Bera, baina, baikor dela esan du Landak.