Ilarak, Pasealekuko mahai batean
Goiza lasaia izan dela esan dute hautes-mahaietan lanean dabiltzanak. Eguerdi partean, baina, jendea hurbiltzen hasi da, botoa ematera. Gernika-Lumon, esaterako, Elai-Alai aretoan eta Pasealekuko frontoian, jende ilarak sortu dira, eta alkategai zein hautagaiek ere itxaron egin behar izan dute; Jose Mari Gorroñok eta Maria Uribek, kasurako.
Gernika-Lumon 12.858 lagun daude gaur botoa ematera deituta (atzerritik: 236). 20:00ak arte dute horretarako aukera.
Busturialdean, berriz, 37.005 herritarrek daukate bota emateko eskubidea.