Tronboi topaketak Aste Musikalari amaiera emango dio etzi, Mutrikun
Gaurko eta biharko kontzertuak Goiko Plazan izango dira. Gipuzkoa osoko 100 tronboijole batuko dira Mutrikun. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika eta egungoa eskainiko duteAstelehenean hasita, Mutrikuko Udal Musika Eskola aste musikala ospatzen ari da....
Gaurko eta biharko kontzertuak Goiko Plazan izango dira. Gipuzkoa osoko 100 tronboijole batuko dira Mutrikun. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika eta egungoa eskainiko dute
Astelehenean hasita, Mutrikuko Udal Musika Eskola aste musikala ospatzen ari da. Eta etzi jardunaldiei «amaiera ezin hobea» emateko ekintza egingo dute: Tronboi topaketa.Urte osoan musika eskolako ikasleek ikasitakoa ikusteko aukera eduki dute asteon herritarrek. Aurten, gainera, adin guztietako musikariek parte hartu dute: 4 urtekoa izan da gaztetxoena eta 80 ingurukoa izan da helduena.
Egunez egun, ikasleek, banaka zein taldeka, mota guztietako lanak eskaini dituzte (klasikoa, herrikoa, modernoa…) Zabiel kultur etxeko ganbaran. Gaur eta bihar, baina, kontzertuak Goiko Plazan izango dira.
Eta ekimenari amaiera amateko, etzi, Gipuzkoa osoko musika eskoletatik etorritako tronboijoleak batuko dira Mutrikun; 100 tronboijole inguru.
Musikariek 80ko eta 90eko hamarkadetako musika eta gaur egungoa eskainiko dute. «Partituren zailtasunari dagokionez, oinarrizko mailara egokituta daude, eta errepertorio guztia audioaren laguntzarekin interpretatuko da».