Menorkan jokatuko du Gernikak bihar, 'playoff'-en joanekoa
Bigarren B mailara igotzeko playoff-etako joanekoa bihar lehiatuko du Gernikak Menorkako (Herrialde Katalanak) Mercadal-en kontra. 19:00etan hasiko da neurketa, Sant Marti zelaian.«Ilusio handia dugu eskuartean dugun erronkarako, baina ez gara zoratuk...
«Ilusio handia dugu eskuartean dugun erronkarako, baina ez gara zoratuko; orain arte moduan jokatuko dugu», esan du Javi Luaces entrenatzaileak. Aurkaria ondo aztertu dute, eta partida «gozatzera, lehiatzera eta irabaztera» aterako dira. Horretarako argi du denboraldi osoan bezala jokatu behar dutela: «Parametro beretan jokatuko dugu, eta horrela, lan on bat egitea da gure asmoa». Denboraldi honetan Hirugarren mailan etxetik kanpo partida gehien irabazi dituen taldea da.
Play off-etako bueltako partida etxean, Urbieta zelaian lehiatuko dute datorren astean.