Lekeitiarrek «lan aukera gehiago» duen herria nahi dutela dio EAJk
Koldo Goitiak 360 etxetara deitu du herritarren beharrizanak eta kezkak zeintzuk diren ezagutzeko. Askok «herri garbiago» bat nahi dutela ere esan duteLekeitioko EAJko alkategai Koldo Goitiak eta haren lantaldeak Lekeitioko 360 etxetara deitu zuten j...
Koldo Goitiak 360 etxetara deitu du herritarren beharrizanak eta kezkak zeintzuk diren ezagutzeko. Askok «herri garbiago» bat nahi dutela ere esan dute
Lekeitioko EAJko alkategai Koldo Goitiak eta haren lantaldeak Lekeitioko 360 etxetara deitu zuten joan den astean. Kanpainaren helburua herritarren beharrizanak eta kezkak zuzenean jasotzea zen. Orokorrean, herri- tarrek «herri garbiagoa eta lan aukera gehiago» dituena nahi dutela esan dute jeltzaleek.EAJkoek diotenez, herritarren beharrei erantzuteko, «enplegua sortzeko eta azpiegitura publikoak mantentzeko» inbertsioak egin behar dira. «Zaila da pertsona guztiengana iristea. Horregatik, batzuetan, nahikoa da telefono dei bat egitea jendeak zer nahi duen jakiteko», dio Goitiak.
Goitiarentzat eta haren lantaldearentzat «argigarria eta positiboa» izan da herritarren kezkak horiek direla jakitea. «Gure gobernu-programa estu loturik dago lekeitiarren egiazko beharrizanekin. Jaso ditugun eskakizun guztiak (ekonomikoak, sozialak, hezkuntza arlokoak edo ingurumenari lotuak, gure proposamenetan daude jasota».
Lekeitioren «desaktibatze ekonomikoaz» ere jardun duten herritarrek. «Herriko kaleen itxura ona berreskuratzeaz gain, solaskide izan ditugun pertsonen eskaera nagusia lana da, lan aukerak izatea eta inbertsioa eta industria erakartzeko ahalegina egitea».
Azpiegituretan, hainbat udal azpiegitura egoera txarrean daudela esan dute herritarrek: eskola publikoa eta kiroldegia, esaterako. Halaber, aisialdirako gune estali bat ipintzea ere eskatu dute.
Gizarte alorrean, etxebizitza sozialak eraikitzeko laguntzak eskatu dizkiete.