Ia 25.000 herritarrek bozkatu ahalko dute Lea-Artibain eta Mutrikun
Domekan ospatuko diren udal eta foru hauteskundeetan 24.789 herritarrek bozkatu ahalko dute Lea-Artibain eta Mutrikun. Duela lau urte, 25.196 herritarrek eman ahal izan zuten botoa.Batzuek atzerritik eman dute botoa; horiek 102 izan dira. Hona hemen he...
Batzuek atzerritik eman dute botoa; horiek 102 izan dira. Hona hemen herriz herri zenbatek eman ahalko duten bozka: Amoroto (327 / 326 2011n), Aulesti (546 / 560 2011n), Berriatua (881 / 914 2011n), Etxebarria (609 / 632 2011n), Gizaburuaga (162 / 161 2011n), Ispaster (553 / 569 2011n), Lekeitio (5.794 / 5.940 2011n), Markina-Xemein (3.687 / 3.687 2011n), Mendexa (379 / 357 2011n), Munitibar (371 / 362 2011n), Ondarroa (6.995 / 7.134 2011n), Ziortza-Bolibar (366 / 356 2011n) eta Mutriku (4.111 / 4.198 2011n).
2011ko errolda datuak eta 2015ekoak alderatuz gero, lau urtetan, orokorrean, Lea-Artibai eta Mutrikuko biztanleriak behera egin duela ikusten da. Beheranzko joera hori, baina, herri handietan nabaritu da; herri txiki gehienetan biztanleriak gora egin du.