Gozatzeko zita ahaztezina
Bosgarrena, berezia, ahaztezina eta aurrekoen helburu bera duena. Halakoa izango da aurtengo Rudelari Eguna; ska estiloko musika eta kultura eskainita, Gernika-Lumora dantza giroa ekarriko duena, gaur eta bihar.G aurko eta biharko dute zita, eta, dena ...
Bosgarrena, berezia, ahaztezina eta aurrekoen helburu bera duena. Halakoa izango da aurtengo Rudelari Eguna; ska estiloko musika eta kultura eskainita, Gernika-Lumora dantza giroa ekarriko duena, gaur eta bihar.
G aurko eta biharko dute zita, eta, dena dute prest. «Ahalik eta lagun gehien bilduta, gozatzea» da antolatzaileek bilatzen dutena, eta, hori lortzeko, egitarau oparoa antolatu dute.Kontzertu «indartsuak» izango dira aukeran; hala ere, egitaraua ez da soilik horretara mugatuko: gaur bertan, dantza egiteko gogoa piztuko du DJ Rasta Lion-ek Zeppelin tabernan. Eta gogo horregaz jarraituta, musikagaz lagundutako poteoa egingo dute bihar. Hori bukatuta, Astran bilduko dira bazkaltzeko, eta bertan daudela aprobetxatuta, solasaldia eta bideo emanaldia egingo dituzte. Iluntzean, kalera aterako dira elektrotxarangagaz, eta, berriz ere, Astrara bueltatuko dira kontzertuez gozatzeko. Jaiagaz jarraitu nahi duenak Ospa tabernan izango du zer entzun eta zer dantzatu.
2010. urtean du jatorria Rudelari Egunak; gaztetxe inguruan, batez ere, musika gustuetan bat egiten zutenek Gerniska Rudelari talde irekia sortu zutenekoa. Kamisetak saltzen hasi ziren, eta, ondoren, kontzertu bat ematera salto egin zuten. Hala, lehenengo urte horretako giroa ikusita, hurrengo urterako egun osoko egitaraua egitea pentsatu zuten. Eta, gaur egun, egun bateko egitarautik asteburu osoko egitaraua antolatzera pasatu dira, bide horretan, «haziz».
Taldekideak geroz-eta gehiago dira, «adin zein gustu ezberdinetakoak». Taldearen parte hartzea ere, geroz eta handiago da; urtean egiten diren ekitaldietan ere parte hartzen dute: hala nola, Ska jaialdietan, Astra koordinadorako asanbladetan eta txandetan, Lekuek festibalean, Astra Iluntzeak ekimenean…
Gerniska Rudelari Taldea sortu zenetik, gainera, ez dira bakarrik egon; bidelagun izan baitituzte auzolanean lan egin duten boluntarioak ere. Eta bide hori jarraitzeko segituko du Gerniska Rudelarik lanean eta gozatzen.