Eako gazteek errekan arrantzatzeko aukera edukiko dute bihar
Azken urteetan egin modura, aurten ere, errekan arrantza egiteko aukera izango dute Eako gazteek. Udalak biharko antolatu du Errekan Arrantza jarduera. Parte hartzera animatzen diren gazteek 11:00etatik 14:00etara arrantzatu ahalko dute.Errekan Arrantz...
Errekan Arrantza egiteko jarduera hamabost urtetik beherakoei zuzendutako dago, eta udaletik jakinarazi dutenez, parte hartzaile guztientzako sariak izango dira. Parte hartu gura dutenek bihar bertan eman behar dute izena, 11:00etatik 11:30era, Eskolondon.
Kanabera etxetik
Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak bere kanabera eta arrantzarako tresnak etxetik eroan beharko ditu. Izena ematen dutenek, gainera, zehaztutako erreka tartean arrantzatu beharko dutela jakinarazi dute.