«Bi amankomunazgo edukitzeak ez digu mesede handirik egiten»
Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakaritzarako EH Bilduren hautagaia da Elu. Azken lau urteetan oposizioan egon badira ere, «lan ekintzailea» egiten saiatu direla azaldu du.Azken lau urteen zer nolako balorazioa egiten duzue?Lau urte hauetan, erakund...
Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakaritzarako EH Bilduren hautagaia da Elu. Azken lau urteetan oposizioan egon badira ere, «lan ekintzailea» egiten saiatu direla azaldu du.
Azken lau urteen zer nolako balorazioa egiten duzue?Lau urte hauetan, erakundea zerbitzu zehatz batzuetara mugatuta ikusi dugu: zamar bilketaren kudeaketa eta gizarte zerbitzuen planifikazioa eta kudeaketa. Aipatutako zerbitzuen pla- nifikazioaren eskumena amankomunazgoari utzi zitzaion hasiera batetik, baina erabaki hori hartzetik 20-25 urte pasatu diren honetan, herri batzuk eskumena beretzat hartzea nahiko luketenez; euren osoko bilkuretan eskatu dute, baina arazoak berean jarraitzen du. Oraindik ez dugu eskaeraren erantzunik jaso, eta duela urte asko emandako eskumena berreskuratzeko oztopoak aurkitu ditugu.
Oposizioan egon zarete. Zeintzuk lan egin ahal izan dituzue?
Oposizioan egon arren, lan eraikitzailea egiten saiatu gara. Proposamen zehatzak aurkeztu ditugu, talde lan handia egin ostekoak, eta eskualdearentzako oso onuragarriak izango liratekeenak. Ingurumenaren alorrean, zamarren kudeaketarako aukera hoberenak bilatzeko lanketa egin dugu: gutxien kutsatzen dutenak, eta, aldi berean, herritarrentzat merkeenak izatera ailegatu daitezkeenak. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik herritarrei eskaintza zabalagoa emateko plana diseinatu dugu, dauzkagun baliabideak optimizatuz.
Zaborren kudeaketak zeresana eragin du. Zein da zuen ikuspegia, eta horri lotuta, zer da egingo zenuketena?
Zeresan horren azpian zer dagoen badakigu denok honez gero. Defendatzen duguna ingurumenaren aldeko apustua da batez ere, eta hori ere begi bistakoa da. Baina onura ekonomiko handienak izan ditzakeena ere badela gogoratu behar dugu. Ikastetxe alorrean hain normalizatua dagoen sentsibilizazio hau (Agenda 21) gehiago gizarteratu eta benetazko argudioekin eztabaida lasaia bideratu behar dugu.
Zuen iritziz, herritarrek urrun sentitzen dute Amankomunazgoa?
Herritarrak herriko zerbitzuetara, herriko eraikinetara eta herriko langileengana hurbiltzen dira normala den bezala. Amankomunazgoari buruz berba egiten da, baina asko ulertu gabe. Dagoena ahal den-eta gehien optimizatu behar dela konturatu behar dira herritarrak, herritarren diruagaz egiten delako eta eurentzat ahal den-eta gehiena bideratu behar delako.
Turismo alorrari dagokionez, zelan ikusten duzue Lea-Artibai?
Turismo alorrean dagoen egoera oso ezberdina da herrien artean. Eskualde legez aritu behar gara turismo alorra ere lantzen, hori bai, bakoitzaren nortasuna zainduta! Paraje paregabean bizi gara, ederrean eta lasaian. Zirkuitu aproposak landu ditzakegu guztion artean, eta emaitza hobeak jasoko genituzke.
Datozen urteetarako, ze erronka edukiko dituzue?
Biztanleria kontuan hartuta, bi amankomunazgotan bananduta egoteak ez dio gehiegi laguntzen Lea-Artibai eskualdeari. Are gehiago, elkarren arteko komunikazio handirik ez badago. Beraz, lehenengo erronka, batean bihurtzea ezin bada ere, gai askoren aurrean elkarregaz lan egitea izango litzateke. Herriek esaten dutena entzungo dugu, zein alderditik datorren bereiztu gabe. Nahi badugu, gai amankomunak ditugu aurrerantzean landu ditzakegunak, premia handi eta konkretuetan islatzen direnak:
Zergatik EH Bildu bai eta ez beste alderdi bat?
EH Bildu ez dagoelako ikuspegi motz batetik begiratzen, ikuspegi ertain eta luze batetik baizik. EH Bildu ez dagoelako bere zilborrari begira, herriaren benetako beharrei baizik. Ez duelako alderdigintzarik defendatzen, herrigintza baizik. Justizia sozia- laren oinarrietan lan egiten duelako. Euskalduna, ikuspegi ezkertiarrekoa, parekidetasuna eta ingurumenaren baloreak benetan defendatzen dituelako.