Mendatak «erosotasuna, irisgarritasuna eta zerbitzuen areagotzea» lortu dezan, hainbat egokitzapen egin ditu bertako udalak herrian. Lan horien artean, Zarrabenta auzoko tabernaren terraza egokitu du, Montalban Dorretxe historikotik gertu dagoen gunea berpizteko asmoz. Elexale auzoan, berriz, Idatze Etxea eraikinaren aurreko espaloia zabaltzeko lanak egiten dabil; hartara, Turismo Bulegoko eta herriko tabernako zerbitzuetarako irisgarritasun erosoagoa eskaintzeko. Olabe auzoan, azkenik, autobus geralekua egiteko lanak esleitu ditu udalak; horien bitartez, kotxeen, oinezkoen eta garraio publikoaren erabiltzaileen bide segurtasuna bermatuko duela iritzita.