Giro d’Italia
Atzoko etapa laugarren amaitu ostean, jantzi zuen berriro mendiko mailot urdina muxikarrak. 61 puntugaz mendiko sailkapeneko liderra da, eta Simon Geschke da bigarrena, 53 pungugaz.
Gaurkoan, Imola eta Vicenzaren artean 190 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, eta Philippe Gilbert izan da helmugara heltzen lehenengoa. Intxaustik 41.en amaitu du, irabazlearengangik minutu bat eta 47 segundora.
Atzo Forli eta Imola artean egindako 147 kilometroko etapan laugarren heldu zen helmugara Movistar Team-eko txirrindularia, lehenengoarengandik 53 segundora. Ilnur Zakarin Katuxa taldeko txirrindularia nagusitu zen atzokoan, eta haren ostean, sei laguneko taldea heldu zen, tartean, Intxausti.
Sailkapen nagusian, 30.ena da, Contador liderrarengandik 31 minutu eta 37 segundora. Contadorren atzetik Fabio Aru hiru segundura dago, eta Mikel Landa 46 segundora.