Guzaneko hautagaiak kalejiran
Alde Zaharretik “sormenezko” kalejira bat egin zuten atzo iluntzean Guzan herri plataformako hautagaiek. Abandonatuta edo hutsik dauden espazioei bizitasuna ematea zen helburua. Loreak, ureztailuak, irudiak eta kartelak erabili zituzten “zelako Alde Zaharra gura duten galderari erantzuna eman asmoz”.
Kalejira horren bitartez, ekonomia arloan plataformak dituen proposamenak ezagutarazi gura izan dituzte, Alde Zaharra adibidetzat hartuta. Atzoko kalejiran hiru proposamen nagusi aldarrikatu zituzten: etxe gehiago egin aurretik, etxe hutsen potentziala ondo aztertzea, solarrak garbitzea eta bizitasuna ematea eta lokal hutsentzako erabilera berriak asmatzearen beharra.