Aurreko asteburuko Gernika-Balmaseda norgehiagoka
Bigarren B mailara igotzeko
Play off-etako joaneko partida 19:00etan hasiko da Mercadal taldearen Sant Marti futbol zelaian.
Javi Luaces taldeko entrenatzailearen berbetan, “ilusio handia dugu eskuartean dugun erronkarako, baina, ez gara zoratuko; orain arte moduan jokatuko dugu”.
Aurkaria ondo aztertu dutela dio, eta etzi, partida “gozatzera, lehiatzera eta irabaztera” aterako direla. Horretarako, argi du denboraldi osoan bezala jokatu behar dutela: “parametro berdinetan jokatuko dugu, eta horrela, lan on bat egitea da gure asmoa”.
Izan ere, amaitu berri duten denboraldian, Hirugarren mailan etxetik kanpo garaipen gehien lortu dituen taldea da Gernika.
Bihar arratsaldean abiatuko dira Loiuko aireportutik Menorkara (Herrialde Katalanak). Bueltako bidaia, berriz, domekan egingo dute.
Bueltako partida etxean, Urbieta futbol zelaian lehiatuko dute datorren astean. Kanporaketa hau gainditzen badute, ekainaren 1ean jakingo dute nor izango den hurrengo aurkaria.
Gernikak play off-etara begira egindako bideoa:
hemen