Gernika-Lumoko ospitalera eraman dute Errigoitin zauritutako txirrindularia
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 11:30ean istripua izan du txirrindulari batek BI- 3213 errepidean, Errigoiti parean. Aurretik zihoan kamioi baten aurka talka egin du txirrindulariak, Ertzaintzaren arabera. Kolpe horren ondorioz, zauritu, eta Gernika-Lumoko ospitalera eraman dute bizikletan zihoan herritarra bertan artatzeko. Iturri berak baieztatu duenez, gizonezkoa da zauritutakoa eta 67 urte ditu. Ertzaintzak aipatutakoaren arabera, ez du kolpe larririk jaso zauritutako lagunak.