Eusko Alkartasunak Landaren alde egin duela dio Unai Ziarretak
Gernika-Lumoko alkategai Begoña Landari babesa emateko, herrian egon zen atzo Eusko Alkartasuneko kide eta presidente ohi Unai Ziarreta. Haren esanetan, Begoña Landa da Eusko Alkartasunaren hautagaia, eta, EH Bilduren barruan, haren aldeko apustua eg...
EA siglekin nahasmena
Eusko Alkartasuneko kidearen iritziz, Gorroñoren hautagaitza ere EA (Euzko Abertzaleak) siglekin aurkezteak nahasmena sortzea izan du helburu. «Eusko Alkartasunaren (EA) kontrako eraso argiak izan dira kanpainan, eta Gernika-Lumon gauzak nahasteko saiakera egin dute. Hala ere, uste dut argi geratu dela Eusko Alkartasunaren hautagaia Begoña Landa dela, eta Eusko Alkartasunaren plataforma EH Bildu dela, bai hemen Gernika-Lumon, bai eta leku denetan ere».
Azalpena, etxez etxe
Era berean, gernikarrei ere nahasmen egoera hori argitu beharra ikusi du Eusko Alkartasunak. Hori dela eta, eskuorriak prestatu dituzte, azalpenekin, eta etxez etxe banatuko dituztela esan dute.