Merkuri iturriaren parean hasita, 16:00etatik aurrera egingo dute proba.
Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte. Hain zuzen ere, 2001etik 2008ra bitartean jaiotako umeak ariko dira korrika eta bizikletan.
Oinezko zirkuituan bira osoa egiten dutenek, Merkurio aurretik irten, Deikar tabako dendan buelta hartu, eta Merkurion amaituko dute ibilbidea.
Buelta erdia ematen dutenek, berriz, Merkuriotik Bidaguren opiltegiraino joango dira, eta handik Merkuriora itzuliko dira.
Bestalde, bizikletaz egin beharreko ibilbidea Merkuriotik Caserio tabernara artekoa izango da, eta handik berriz irteerako lekura joango dira.