Ekainaren 6an Hendaian egingo den ikuskizunean parte hartuko du Keuk
'Herri bihurtu zaidan deserrian' izena dauka ikuskizunak, eta Xabi Solanoren musika eta Jon Garmendiaren poemak izango ditu ardatz. Proiektua bidaia baten kontakizuna daKeu Agirretxea musikari ondarrutarrak ekainaren 6an Hendaian aurkeztuko duten Herri...
‘Herri bihurtu zaidan deserrian’ izena dauka ikuskizunak, eta Xabi Solanoren musika eta Jon Garmendiaren poemak izango ditu ardatz. Proiektua bidaia baten kontakizuna da
Keu Agirretxea musikari ondarrutarrak ekainaren 6an Hendaian aurkeztuko duten Herri bihurtu zaidan deserrian ikuskizunean parte hartuko du. Proi- ektuak etxea utzita ihes egin dutenen errealitatea kontatzea du helburu.Xabi Solano Maizak egindako kantuak eta Jon Garmendia Txuriak poemak izango ditu ardatz zuzeneko ikuskizunak. Baina horiek ez dira bakarrak izango. Izan ere, horiez gain, biolina, gitarra, perkusioak eta ilustratzaile batek ere parte hartuko dute saioan. Eta nola ez, horiekin guztiekin egongo da musikari ondarrutarra ere.
Ihesi joandakoen omenez
Ikuskizunaren estreinaldia Hendaian egitea «gakoa» dela diote egitasmoaren bultzatzaileek. «Etxea atzean utzi dutenen pasabidea da Hendaia, milaka istorioren gordailua».
Emanaldia 19:00etan izango da, Hendaiako Antoine D’Abbadie aretoan. «Bidaia baten kontakizuna da ikuskizuna. Alegia, poema eta kantuen bidez etxea utzita ihes egin duenaren hausturak, zalantzak, hutsuneak eta pozak islatzeko saiakera bat».
Estreinaldirako sarrerak salgai daude ondoko herrietan: Hernani (Garin), Donostia (Aurresku), Baiona (Elkar), Ziburu (Bittor) eta Donibane Lohizune (Battela).