19:30ean hasita Mundakako BC-ren dendan ( Iparragirre enparantza) egindo dute aurtengo Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldiaren aurkezpena.
Aurretik, 17:00ak aldera, Training Day eta Orca kirol markek utzitako neopreno testa egingo dute.
Aurtengoa MDK Swim Bermeo-Mundaka itsas zeharkaldia antolatzen duten bigarren urtea da, eta dagoeneko izen ematea itxita dago, hamar egunetan 300 partehartzaileren kopurua bete baitute.
Hain zuzen ere, ekainaren 27an egingo dute proba. Antolatzaileek 12:00ak inguruan hastea aurreikusi dute.
Iaz 225 lagunek hartu zuten parte. Gizonezkoetan, Ibon Salazar izan zen irabazlea, eta emakumezkoetan, Magdalena Musons nagusitu zen.