80 mendizalek egin dute X. Mendi Ibilaldia
Eguraldi kaskarra egin zuen domekan, hala ere, 80 mendizale animatu ziren ETX kultur elkarteak antolatu duen X. Mendi Ibilaldia egitera. Busti-bustita, baina «gustura» amaitu zuten guztiek ibilbidea.60 mendizalek irten zuten 07:30ean Etxebarriko fron...
60 mendizalek irten zuten 07:30ean Etxebarriko frontoi aurretik ibilaldi luzeari ekiteko. Gogotsu eta euriari aurre egiteko prest irten ziren 6 ordu inguruko ibilaldia egitera.
Arno inguruak oso labankor eta amaierako jaitsiera basaz beteta aurkitu zuten, baina ibilbidea oso gustukoa izan zen partaideen iritziz.
Ibilaldi laburrean, ostera, 20 mendizalek hartu zuten parte. Hiru bat orduko ibilbidean euria egin zien; hala ere, ume zein nagusiak oso gustura ibili ziren Etxarte, Arrixa, Ibargun eta Barenda inguruetan zehar.
Ibilaldiak iraun bitartean, erakusketa txiki bat ere jarri zuten ETX kultur elkartekoek frontoian. Emilio Hernandok Tximist-Everest 80 igo zuenean erabilitako arropa eta eskalatzeko tresnak egon ziren ikusgai bertan. Horretaz gainera, partaideen eta Tximist-80 ko argazkiak ere ikusgai jarri zituzten.