Zesta-punta eskolen egoeraren berri eman dute Markina-Xemeingo frontoian
Markina-Xemein eta Mutrikuko pilotariak eta horien senideak eta eskola eta federazioko ordezkariak batu ziren. Afizionatu mailako zesta-puntaren egoera hobetzeko batzorde bat jarriko dute martxanMarkina-Xemein eta Mutrikuko puntistak eta horien senidea...
Markina-Xemein eta Mutrikuko pilotariak eta horien senideak eta eskola eta federazioko ordezkariak batu ziren. Afizionatu mailako zesta-puntaren egoera hobetzeko batzorde bat jarriko dute martxan
Markina-Xemein eta Mutrikuko puntistak eta horien senideak, zesta-punta eskoletako arduradunak, eta Euskadiko Pilota Federazioko arduradunak Markina-Xemeingo frontoi nagusiko kantxara atera ziren zapatuan. Deituta zeukaten protesta bertan behera uztea erabaki zuten; hala ere, herritarrei zesta-punta eskolek duten arazoa azaltzea izan zuten asmoa.Maiatzaren 11n Eusko Legebiltzarrean egon ziren Markina-Xemein eta Mutrikuko zesta-punta eskoletako arduradunak, Euskal Pilota Federazioko lehendakariagaz batera. Batzar horren ondorioz, konponbiderako pausoak ematen hasteko atea zabalik ikusi dute, eta beraz, protestak albo betera utzi eta afizionatu mailako zesta-puntari lotutako bide berriari ekingo diotela azaldu dute. «Afizionatu mailako pilotariak etsita daude, aspertuta, erreferenterik eta irtenbiderik ikusten ez dutelako, eta horri konponbidea aurkitu behar diogu», adierazi du Josu Mugartegi Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako lehendakariak.
Mugartegik azaldu duenez, batzorde bat osatuko dute, eta batzorde horren baitan, Euskal Pilota Federazioa, Euskal Herriko Kluben Elkartea, Munduko Pilota Biltzarra eta Legebiltzarreko ordezkariak egongo dira.
Maiatzaren 28an egingo dute lehenengo batzarra, eta «hutsetik» eraikitzen hasiko direla azpimarratu du Mugartegik.
Legebiltzarrean hasitako prozesuak, baina, beste bide bat eramango du. Kirol batzordeko lehendakaria Munduko Pilota Batzarragaz batuko dela azaldu dute, klubek agertutako kexari erantzuteko.