Maiatzaren 29ra arte eman daiteke izena goizeko udalekuetan
Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak 5 eta 12 urte bitartean dituzten ume eta gaztetxoentzako goizeko udalekuak antolatu ditu. Horietan parte hartu gura dutenek zabalik dute jada izena emateko epea. Interesa duenak maiatzaren 29a baino lehen GIZek Gizarte ...
Abuztuaren 3tik 14ra bitartean izango dira udalekuak goizeko ordutegian; hau da, 10:00etatik 14:00etara. Udalekuak hamar eguneko txanda bakarrean egingo dituztela azaldu dute.
40 umerentzako lekua
Jakinarazi dutenez, izena ematen duten umeek ez dute aspertzeko denborarik izango, hainbat baitira egingo dituzten jarduerak: hondartzara eta igerilekura joan, eskulanak egin, kirola praktikatu, jolasak egin…
Plazak, baina, mugatuak dira; 40 lagunentzako lekua baino ez dago. Taldeak adinaren arabera banatuko dituztela azaldu dute antolatzaileek. Bermeon erroldatuta dauden umeek lehentasuna izango dute, eta eskainitako plazen kopurua betetzen ez bada, Bermeon uda igarotzen duten umeek ere aukera izango dute. Horien ostean, inguruko herrietako umeek parte hartu ahalko dute.
Informazio gehiagorako 94-617 91 58 telefono zenbakira deitu beharko da.