Ibarrako industriagunea
Busturialdeko Ur Partzuergoarekin lotutako akordioari esker, Gernika-Lumoko Ibarran zundaketak egiteko finantziazioa emango du Bizkaiko Foru Aldundiak. Atzo onartu zuen Aldundiaren Gobernu Kontseiluak hitzarmena sinatzea, eta Ibarraa 5eko zundaketa gunea egiteko laguntza emango duen konpromisoa hartu du Ingurumen sailak. Hain zuzen, 550.00 euroko inbertsioa egingo du, hain zuzen, Urdaibaiko saneamendu sarearen teleneurketa eta telekontrol sistema bat ezartzeko. Horrela, Busturialdeko Ur Partzuergoaren Saneamendu Sarea osatzen duten instalazio automatizatuen komunikazio zerbitzuak abiaraziko dira, bai eta instalazio horien datuak kontrolatzeko eta eskuratzeko sistema ere.
Gaur egun, agorraldian ur-hornidura bermatzeko, eskualdeko hornidura-sistemaren oinarri nagusia Gernikako Ibarreko errekako zundaketa da.