Ganadu azokan izena emateko epea zabalik dago
Ekainaren 13an ospatuko dute aurten Ganadu Azoka Etxebarrian; hala ere, parte hartu nahi dutenek maiatzaren 29ra arteko epea edukiko dute izena emateko.Udaletxean eman behar da izena, 09:00etatik 14:00etara, eta bertaratu ezin direnek 94-61 66 432 tele...
Udaletxean eman behar da izena, 09:00etatik 14:00etara, eta bertaratu ezin direnek 94-61 66 432 telefono zenbakira deituta eman ahalko dute izena.
Azoka egunean, 10:00etatik 14:00ak aldera egingo da ganaduen erakusketa eta salerosketa Galartza industrigunean. Behiak, idiak, zaldiak, behorrak, mandoak, euskal artzain txakurrak, oiloak, untxiak, antzarak, ahateak… Askotariko eskaintza egongo da, urtero legez.
Bestalde, bertako produktuak saltzeko asmoa dutenentzat mahaiak ipiniko dituzte.
Animaliek osasun arloko arauak bete behar dituzte, eta erakusgai izango diren animalietatik, herrikoek jasoko dituzte dietak. Animalia moten arabera, 20 eurotik 100 eurora bitarteko dietak emango dituzte.
Hala, abereen garraioaz parte hartzaileak arduratu beharko dira, eta erakusketak irauten duen artean, animaliak sokagaz lotuta eduki beharko dituzte.
Salerosketako abereentzat ere tokia egongo dela jakinarazi du Etxebarriko Udalak, eta parte hartzea libre eta doanekoa izango da.