Europako Geoparkeen Astea ospatuko dute, bosgarrenez
Euskal Kostaldeko Geoparkeak aurten ere, Europako Geoparkeen Astea ospatuko du. Barikuan hasi eta maiatzaren 31 bitartean, ia egunero, askotariko jarduerekin gozatzeko aukera egongo da.Geoparkearen Asteak Mutrikuko, Debako eta Zumaiako ondare natural, ...
Geoparkearen Asteak Mutrikuko, Debako eta Zumaiako ondare natural, geologiko eta kultural baliotsua herritarrei gerturatzea du helburu nagusi. «Egitasmo hau bosgarrenez egingo da gurean, eta Europako geoparke guztietan ospatzen da aldi berean».
Euskal Geoparkea osatzen duten hiru herrietan hainbat ekimen egingo dira. Mutrikuri dagokionez, lehenengoa domekan egingo da. Karsteko Zaporeak deritzon bisita gidatua doan egiteko aukera eskainiko du Geoparkeak. Horrez gain, maiatzaren 30ean, Mutriku Mariñela irteera gidatua egingo da.
Irteera gidatuez gain, «hitzaldi mamitsuez» gozatzeko aukera ere ekarriko du Geoparkearen asteak. Horietan aipagarriena Xabier Orue-Etxebarria EHUko Paleontologia Katedradunak maiatzaren 26an Zabiel Kultur Etxean eskainiko duen Euskal labeak Geoparkean hitzaldia izango da.
Azkenik, maiatzaren 29an, Txio-txioka, Geoparkeko hegaztiekin ezkutaketan 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako «tailer dibertigarria» egingo da Luardo Etxean. Bi ordu inguruz hegaztiak hobeto ezagutzeko aukera eskaniko du tailerrak, jolasaren bitartez.
Horietan eta beste hainbat ekimenetan parte hartzeko Mutrikuko, Debako eta Zumaiako Turismo Bulegoetara jo beharko dute interesatuek. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.geoparkea.com webgunea kontsultatu daiteke.