EH Bilduko kideak, gaur, Gernikan
Gernika-Lumoko alkategai Begoña Landari babesa emateko, herrian izan da gaur Eusko Alkartasuneko kide eta presidente ohi Unai Ziarreta. Haren esanetan, Landa da Eusko Alkartasunaren hautagaia, eta, EH Bilduren barruan, haren aldeko apustua ein du alderdiak. “Eusko Alkartasuna EH Bilduren barruan dago, eta espero dugu hurrengo alkatea gure hautagaia, Begoña Landa, izatea. Alderdi modura hainbat ekitalditan izan gara hemen, Gernika-Lumon, eta gaur ere hemen gaude”, esan du Ziarretak.
Eusko Alkartasuneko kidearen iritziz, Gorroñoren hautagaitza ere EA (Euzko Abertzaleak) siglekin aurkezteak nahasmena sortzea izan du helburu. “Eusko Alkartasunaren (EA) kontrako erasoak argiak izan dira kanpainan zehar, eta Gernika-Lumon gauzak nahasteko saiakera egin dute. Baina uste dut argi geratu dela Eusko Alkartasunaren hautagaia Begoña Landa dela, eta Eusko Alkartasunaren plataforma EH Bildu dela, bai hemen eta baita leku denetan ere”.
Era berean, herritarrei ere egoera hori argitu beharra ikusi du Eusko Alkartasunak. Hori dela eta, eskuorriak banatuko dituzte etxeetatik, azalpenak emateko.